2012-06-05

Emaitzak GAURren

Horixe, sartu GAURren eta bertan ikusiko duzu zure nota.

Klasea, oro har:
Bataz bestekoa: 7.05
Moda: 6.5
Desbiderapena: 1.6

Berrikuspena ostegunean izango da, 13:00 - 15:00 tartean. Berrikustea nahi baduzu, ni erratu naizela erakutsi behar badidazu, ebidentziak erakutsi, hau da, badakizula erakutsi.
Telefonoz ere dei dezakezu

2012-05-22

Behin-behineko emaitzak

Zerrenda interpretatzeko modua holako da:

  • Lehenengo zutabean zuen NANeko azken lau zenbakiak eta letra
  • Bigarren zutabean emaitza, 1-8 eskalan (K2 moduluak falta diren beste biak dituelako)
  • Hirugarren zutabean emaitza 1-10 eskalan, horrela ulertzen errazagoa delakoan.
Izan ezazue kontuan ahalik eta arinen argitaratzeko, agian, okerren bat egon daitekeela. Hala dela uste baduzue, esan. Hurrengo tutoretza eguenean izango da; etorri behar eta ezin daitekeenarentzat telefonoa ere hor dago:
94 501 32 85

Taldekoen arteko aldea, desagertu edo agertu gabekoen kasua kenduta, notaren %30koa izan liteke, gehienez.
Aurrekoan aipatutako lan guztiak hartu dira kontuan emaitza ipintzeko orduan, aurkeztu bakoak 0 balioa du.

2012-05-15

Lanak nola aurkeztu

Zuzentzen-edo nabilela lan hau hartu dut:
7 DIN A3ko lan mardula, 24 ptko tipografia eta3 cmko marginarekin, gutxi gora behera. Goian klip bi.
Ez dauka izenik; nork egin ote du?

Nola aurkeztu (gutxienekoak):
  • Izenpetuta
  • Paperean eta PDFn
Ondo egongo litzateke DINA3 moduko tamaina DIN A4n egindako lanaren handiketa hutsa  ez izatea.

K2 moduluaz

Moduluaren lana dela eta gauza garrantzitsu bi:

  1. Moduluaren ebaluazioa zuek ere egin ahal duzue: hemen
  2. Helbide honetan aurkeztu behar duzue
Hemen agertzen diren datu hauek K2ko Mindomoan ere agertzen dira.

2012-05-14

Ebaluagarriak

Ebaluazioa iristear dagoenez, hona egindako lanen zerrenda bat. Hasieran esan nuen moduan, denak kalifikatzekoak eta notan parte hartuko dutenak.
Jakina, batzuk taldeko notari eragingo diote eta beste batzuk banakoei baino ez.

2012-04-24

Mintegiko ebaluazioa

Gaur, apirilaren 29a, ebaluazioa egiteko orria kendu dut.
Oraindik egiteke baduzu, idatzidazu eMail bat eta betetzeko formularioa bidaliko dizut korreora.
------
Berau gaur eta banaka egin beharrekoa da; zenbait erantzun derrigorrez erantzun beharrekoak dira; amaitzean enviar edo send dioen botoian sakatu.
Bete dezakezu hemen klik eginda edota post honetan bertan.

Mintegitxorako oharrak

  • Mintegia egiteko tokiak aukeratzea zuen kontu; ziurtatu, bai, behar dituzuen baliabideak badituzuela.
  • Aurkezten den horma-irudi edota gai bakoitzeko, gutxienez, galdera bat prestatu behar duzue eta egileei egin. Gero denak niri aurkeztu.
  • Amaitzen duzuenean blogean honen guztionen gaineko banakako ebaluazioa egin behar duzue.

Beheraxeago ikus dezakezue taldeen banaketa. Talderen batean nahiko jende ez balego, hau da, talde gehienetan taldeko bakarra etorri bada, edo Txantxangorri, Iraultza edo The Frizziś taldean denak etorri ez badira, abisatu hasi baino lehen.

2012-04-12

Ikasi ta jolas: Gaitasunaren analisia eta ebaluaketa

Egunotan gaitasunak gora gaitasunak behera eta adierazleak gora adierazleak behera ibili gara. Talde batzuen erronka horixe ahalik eta zehatzen egitea izan da, beste batzuena ahalik eta zabalen, beste batzuena ahalik eta errealen eta beste batzuena ahal dela nik gehiago ez molestatzeko. Talde batekoek horiek denak bat eginda egin dute, oraindik egiten ari zaretenontzat argigarria izan daiteke lan honi begiratzea (horrenbeste egin beharrik ez dauka inork, bai, ordea, horrenbeste egiteko gai izan beharra).

Ikasi ta jolas: Gaitasunaren analisia eta ebaluaketa:

'via Blog this'

Beste talde batzuena ere ideiak hartzeko modukoak izan daitezke:
Gaitasunaren erredakzioaz hau, gaitasunaren erredakzioaz eta adierazle biren identifikazioaz beste hau, amaitzeko, adierazle baten ebaluazioa hemen ikus dezakezue.

2012-04-04

Egunotan

Ez duzue zertan egin asteko ekarpenik, nahikoa lan baduzue-eta. Hilaren 16an berriro hasiko gara.

Egitekoak bidali behar badizkidazue formatuak honakoak izango dira (korreoko gairako eta PDF eranskinerako berbera). Batzuentzat jakina, Taldearen izena dioen tartean zuen taldearen izena ipini behar duzue eta ez Taldearen izena.