2012-03-27

K2 laneko egituraz

Hemen duzue (gogoratzeko)

K2 lanerako segitu behar duzuen egitura.

Lan erreformak dakarkigunaz

Zuek datorren lan-mundurako formatu behar duzue eta zuen ikasleak ere horretarako formatzen ikasi behar duzue.
Lege markoak ezarriko dituen zenbaiten gainean irakur dezakezue aurkezpen honetan.

Zuetariko askok castellanoz ondo irakurri eta ulertuko duzuelakoan, originala zuzen-zuzenean



Eguenean greba egitera deituta gaude, bakoitzak ikus dezala zein den bere eginbeharra.

Egon hadi lo eta jango dok mehe

2012-03-24

Begi bakarra Erregea...

... onartuko bagenu,
itsu herria gurea.

Horixe kantatzen zuen harako harako Irun aldeko talde batek. Ba, gaur blogetan begira nabilela pare baten lanetan oinarri benetan txarrak ikusi ditut. Ikasleen erdipurdiko lanetan oinarrituta; orduan:


Zuzenduak izan behar duzuenean, izan zaitezte jakitun nori segitzen diozuen.
Egokitzen zaizuenean, izan zaitezte zuzentzaile on.

2012-03-19

Elkarrizketarako

Lehengoan komentatu nizuen elkarrizketa egiteko kontuan izan beharreko kontu batzuk; orain, etxe-bulegoko ziber-matxinada kontrolpean hartuta, buruz dakartzkizuet horiek eta beste.

2012-03-14

Gaitasunez

Curriculum diseinuarekin aurrera segitzeko gaitasunak zertzuk diren landu behar dugu.
Berton zenbait baliabide ofizial.
Aste honetako ekarpenetan gaitasunak eta Haur Hezkuntza batzea gomendatzen dizuet.

Gaitasunen kontzeptuaren garapena
  • 1996 UNESCOk eskatua egindako txostena "Hezkuntzaren lau zutabeak" (laugarren kapitulua irakurri behar duzue, osorik, gainera!)
  • 2000 Lisboako Kontseiluaren ondoren europar markoa eraikitzen hasi
  • 2002 OCDE DeSeCo informea prestatu zuen
  • 2005 Europar Batasunean hezkuntzako gaitasun giltzarriak erabaki
  • 2006 Europako Parlamentuak onartu zuen estatukideen curriculumetan oinarrizko gaitasunak txertatzeko gomendioa
  • 2006 Esapiniako MECek gutxienezko ikaskuntzen dekretuan sartu
  • 2007 EAEko eta Nafarroako curriculumetan oinarrizko gaitasunak sartu eta gaitasun orokorrak gehitu ziren EAEko 175/2007 dekretuko III. eranskinean. Nafarroako 24/2007 Foru dekretuko I. eranskinean oinarrizko gaitasunak sartu ziren

Oinarrizko gaitasunak baskongaderaz (EAE):
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
b) Ikasten ikasteko gaitasuna
c) Matematikarako gaitasuna
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Oinarrizko gaitasunak vascuencez (Nafarroa)
1.−Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna.
2.−Matematikarako gaitasuna.
3.−Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna.
4.−Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
5.−Gaitasun soziala eta herritartasuna.
6.−Arte eta kultur gaitasuna.
7.−Ikasten ikasteko gaitasuna.
8.−Autonomia eta ekimen pertsonala.



Zerbaitzuk gehiago:

2012-03-06

Ordenagailuak erabili ahal izateko

Oso garrantzitsua irakurtzea hurrengo klasean alperrik ez egoteko.
UPVtik bertatik bidali didaten moduan zuengana:

Hiztegia-edo

LDAP erabiltzailea: jabasolo001 zen nirea ikaslea nintzenean (eta korreoa jsabasolo@upv.pña edo)
4400: 945 01 4400

2012-03-04

Ariketa bat pentsatzea

Irakasleak eskolako jarduna erabakitzeko orduan irizpide nagusi bi ditu:
  1. Teknikoa (jakintzan, formazioan, zientzian legean eta abarrean oinarritua)
  2. Emozionala (...)
Bigarren horretan ardaztu behar duzu jarduera bat pentsatzeko. Bakoitzak bat (jakina, bakoitzak bere emozioak izango ditu-eta)
Datorren hilaren 13ko eskolara paperean ekarri.