Gaur, apirilaren 29a, ebaluazioa egiteko orria kendu dut.
Oraindik egiteke baduzu, idatzidazu eMail bat eta betetzeko formularioa bidaliko dizut korreora.
------
Berau gaur eta banaka egin beharrekoa da; zenbait erantzun derrigorrez erantzun beharrekoak dira; amaitzean enviar edo send dioen botoian sakatu.
Bete dezakezu hemen klik eginda edota post honetan bertan.
2012-04-24
Mintegitxorako oharrak
- Mintegia egiteko tokiak aukeratzea zuen kontu; ziurtatu, bai, behar dituzuen baliabideak badituzuela.
- Aurkezten den horma-irudi edota gai bakoitzeko, gutxienez, galdera bat prestatu behar duzue eta egileei egin. Gero denak niri aurkeztu.
- Amaitzen duzuenean blogean honen guztionen gaineko banakako ebaluazioa egin behar duzue.
Beheraxeago ikus dezakezue taldeen banaketa. Talderen batean nahiko jende ez balego, hau da, talde gehienetan taldeko bakarra etorri bada, edo Txantxangorri, Iraultza edo The Frizziś taldean denak etorri ez badira, abisatu hasi baino lehen.
2012-04-12
Ikasi ta jolas: Gaitasunaren analisia eta ebaluaketa
Egunotan gaitasunak gora gaitasunak behera eta adierazleak gora adierazleak behera ibili gara. Talde batzuen erronka horixe ahalik eta zehatzen egitea izan da, beste batzuena ahalik eta zabalen, beste batzuena ahalik eta errealen eta beste batzuena ahal dela nik gehiago ez molestatzeko. Talde batekoek horiek denak bat eginda egin dute, oraindik egiten ari zaretenontzat argigarria izan daiteke lan honi begiratzea (horrenbeste egin beharrik ez dauka inork, bai, ordea, horrenbeste egiteko gai izan beharra).
Ikasi ta jolas: Gaitasunaren analisia eta ebaluaketa:
'via Blog this'
Beste talde batzuena ere ideiak hartzeko modukoak izan daitezke:
Gaitasunaren erredakzioaz hau, gaitasunaren erredakzioaz eta adierazle biren identifikazioaz beste hau, amaitzeko, adierazle baten ebaluazioa hemen ikus dezakezue.

2012-04-04
Egunotan
Ez duzue zertan egin asteko ekarpenik, nahikoa lan baduzue-eta. Hilaren 16an berriro hasiko gara.
Egitekoak bidali behar badizkidazue formatuak honakoak izango dira (korreoko gairako eta PDF eranskinerako berbera). Batzuentzat jakina, Taldearen izena dioen tartean zuen taldearen izena ipini behar duzue eta ez Taldearen izena.

2012-04-02
Konstruktibismoaren gaineko lanaz
Lehengoan komentatu nuen klasean konstruktibismoaz ikasteko egin beharreko gauza batzuk; oraingoan pare bat gauza errepikatu eta zehaztu. Eta ausartentzako aukera bat.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)