2012-04-02

Konstruktibismoaren gaineko lanaz

Lehengoan komentatu nuen klasean konstruktibismoaz ikasteko egin beharreko gauza batzuk; oraingoan pare bat gauza errepikatu eta zehaztu. Eta ausartentzako aukera bat.
Errepikatu eta zehaztu
Lanak hiru zati eta euskarri fisiko bi ditu:
Euskarri fisikoak (lehenengo zati biak):
  • Konstruktibismoaren gaineko txostena
  • Egin beharreko poster/horma-irudia
Hirugarren zatia:
  • Azalpena
Txostenak izan dezake zuek egoki deritzozuen atal kopurua. Luzeeraz, berriz: lasto askoduna bada, hamar bat orri idatzi edota; trinkoa eta ona bada, bost bat orrian bat edo batek lan onak egin ditu. Jakina, argazkiak, koadroak eta irudiak ez ditut kontatzen honetan. Lehengo klasean iazko talde(on) batek jarraitu zuena erakusgarri eman nuen, hemen ez dut errepikatu behar, aukera bat baino ez baitzen izan.
Poster edo horma-irudiaz esan euskarri bi behar dituzuela: fisikoa eta digitala. Fisikoak A3 tamaina izan behar du eta digitala blogean txertatzekoa. Aukerak asko izan daitezke, ausartentzako gomendio/erronka: erabili Glogster.
Azalpenak egingo ditugu apirilaren azken astean (23-29 astean); printzipioz, taldeko guztiek egin beharko duzue, binaka uste dut. Gogorazten dizuet hori ere notan agertuko dela, baina denboran oso tarte zehatza izango denez arazoak sor daitezke: horregatik kontu bi (a cara de perro)
  1. Norbait ezin etor badaiteke aste horretan, aurretiaz esan eta aurreko astean egingo du.
  2. Norbaitek ezbeharren bat baleuka (ez dadila izan), agiriz erakutsi behar lidake ariketa hori nirekin egiteko.
Azalpena ez da izan behar, inondik inora ere, belarri-jana; orduan, debekua: irakurriz jardutea galerazita dago. Eta ikaskideek jakingo dituztenak kontatzea oso-oso txarto baloratuta.
Gomendio/erronkaz zerbait gehiago jakiteko, tutorial bat hemen (oso gainetik begiratuta) eta adibide bat segidan (edukiari kasu gehiegi egin barik). Milaka, aratuta.
Oharra: erronka interesatzen zaionari zuzenduta dago, interesatzen ez zaionak beste baliabide asko ditu, ez hain ikusgarriak, agian, baina normaltxoagoak bai: Google-docsen bat (1), OpenOffice edo LibreOfficen beste bat... denak debaldekoak

No hay comentarios:

Publicar un comentario