2012-05-22

Behin-behineko emaitzak

Zerrenda interpretatzeko modua holako da:

  • Lehenengo zutabean zuen NANeko azken lau zenbakiak eta letra
  • Bigarren zutabean emaitza, 1-8 eskalan (K2 moduluak falta diren beste biak dituelako)
  • Hirugarren zutabean emaitza 1-10 eskalan, horrela ulertzen errazagoa delakoan.
Izan ezazue kontuan ahalik eta arinen argitaratzeko, agian, okerren bat egon daitekeela. Hala dela uste baduzue, esan. Hurrengo tutoretza eguenean izango da; etorri behar eta ezin daitekeenarentzat telefonoa ere hor dago:
94 501 32 85

Taldekoen arteko aldea, desagertu edo agertu gabekoen kasua kenduta, notaren %30koa izan liteke, gehienez.
Aurrekoan aipatutako lan guztiak hartu dira kontuan emaitza ipintzeko orduan, aurkeztu bakoak 0 balioa du.

2012-05-15

Lanak nola aurkeztu

Zuzentzen-edo nabilela lan hau hartu dut:
7 DIN A3ko lan mardula, 24 ptko tipografia eta3 cmko marginarekin, gutxi gora behera. Goian klip bi.
Ez dauka izenik; nork egin ote du?

Nola aurkeztu (gutxienekoak):
  • Izenpetuta
  • Paperean eta PDFn
Ondo egongo litzateke DINA3 moduko tamaina DIN A4n egindako lanaren handiketa hutsa  ez izatea.

K2 moduluaz

Moduluaren lana dela eta gauza garrantzitsu bi:

  1. Moduluaren ebaluazioa zuek ere egin ahal duzue: hemen
  2. Helbide honetan aurkeztu behar duzue
Hemen agertzen diren datu hauek K2ko Mindomoan ere agertzen dira.

2012-05-14

Ebaluagarriak

Ebaluazioa iristear dagoenez, hona egindako lanen zerrenda bat. Hasieran esan nuen moduan, denak kalifikatzekoak eta notan parte hartuko dutenak.
Jakina, batzuk taldeko notari eragingo diote eta beste batzuk banakoei baino ez.