Berton zenbait baliabide ofizial.
Aste honetako ekarpenetan gaitasunak eta Haur Hezkuntza batzea gomendatzen dizuet.
Gaitasunen kontzeptuaren garapena
- 1996 UNESCOk eskatua egindako txostena "Hezkuntzaren lau zutabeak" (laugarren kapitulua irakurri behar duzue, osorik, gainera!)
- 2000 Lisboako Kontseiluaren ondoren europar markoa eraikitzen hasi
- 2002 OCDE DeSeCo informea prestatu zuen
- 2005 Europar Batasunean hezkuntzako gaitasun giltzarriak erabaki
- 2006 Europako Parlamentuak onartu zuen estatukideen curriculumetan oinarrizko gaitasunak txertatzeko gomendioa
- 2006 Esapiniako MECek gutxienezko ikaskuntzen dekretuan sartu
- 2007 EAEko eta Nafarroako curriculumetan oinarrizko gaitasunak sartu eta gaitasun orokorrak gehitu ziren EAEko 175/2007 dekretuko III. eranskinean. Nafarroako 24/2007 Foru dekretuko I. eranskinean oinarrizko gaitasunak sartu ziren
Oinarrizko gaitasunak baskongaderaz (EAE):
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
b) Ikasten ikasteko gaitasuna
c) Matematikarako gaitasuna
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Oinarrizko gaitasunak vascuencez (Nafarroa)
1.−Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna.
2.−Matematikarako gaitasuna.
3.−Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna.
4.−Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
5.−Gaitasun soziala eta herritartasuna.
6.−Arte eta kultur gaitasuna.
7.−Ikasten ikasteko gaitasuna.
8.−Autonomia eta ekimen pertsonala.
Zerbaitzuk gehiago:
Oinarrizko gaitasunak EAEko hezkuntza sisteman
Attenti!
Klaseko diapoekin gaurkotuko dut post hau
No hay comentarios:
Publicar un comentario