Lehengoan komentatu nizuen elkarrizketa egiteko kontuan izan beharreko kontu batzuk; orain, etxe-bulegoko ziber-matxinada kontrolpean hartuta, buruz dakartzkizuet horiek eta beste.
Elkarrizketa maila informalean egin behar duzue, irakaslea lasai egotera begira eta zuek irakasle hori benetan gehiago ezagutzeko aukera izan dezazuen (ezagutu esaten dudanean ez dut esan nahi nor den jakin, nolako erabakiak hartzen dituen zergatik baino). Informaltasunari bidea emateko ona duzue taberna batean kafe bat edo zerbeza bat tartean duzuela egitea. Grabatu eta oharrak hartu. Aurkeztu beharrekoa ez da izango elkarrizketa; beraz, ez arduratu berba asko egin arren; ez du-eta gehiago idatzi beharrik eragingo.
Ikutu beharreko gutxieneko gaiak:
Eskarmetuaren alderdi onak eta txarrak aztertuz zuek egindako zerrendak hemen dituzue. Inspiragai baliagarri izan ahal zaizuelakoan. Ez dut uste inork denak irakurriko dituenik baina bai zuenak eta beste bat edo batzuk, akaso.
Aurkeztu duzuen hurrenkeraren kontrara doa, hau da, Cristinak aurkeztu zuen lehenen eta berori da azkena, Itziarrek aurkeztu zuen azken (beranduegi, aukeran) eta bera agertzen da lehenen.

- Umeek nola ikasten dute - Ikaskuntzaren teoria(k)
- Nola irakasten zaie umeei (zer irakatsi behar zaie) - Irakaskuntzarekiko jarrerak / irakas estiloak.
- Txokoen metodologia /espazioaren antolaketa.
- Proiektuak / Unitate Didaktikoak (zertzuk dira, zer lantzen duten zelan...)
- Klaseak nola antolatzen dira ikastetxe horretan - Praktika nolakoa da, koordinaziorik bai/ez; urteko planik bai/ez, zertarako...
- Nola bideratzen duten egokitze prozesua ume eskolaratu berriekin
Eskarmetuaren alderdi onak eta txarrak aztertuz zuek egindako zerrendak hemen dituzue. Inspiragai baliagarri izan ahal zaizuelakoan. Ez dut uste inork denak irakurriko dituenik baina bai zuenak eta beste bat edo batzuk, akaso.
Aurkeztu duzuen hurrenkeraren kontrara doa, hau da, Cristinak aurkeztu zuen lehenen eta berori da azkena, Itziarrek aurkeztu zuen azken (beranduegi, aukeran) eta bera agertzen da lehenen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario