2012-02-16

Bigarren mailako eraginak

Lehenengo egiteko potolotxoa.
Artikulu hau irakurri behar duzue eta horren gaineko hausnarketa oinarritua egin.

Santos Guerra, S. (1992). Los efectos secundarios del sistema. Dins Cuadernos de Pedagogía, 199.

Hausnarketak balio behar dizu Hezkuntza Sistemaz pentsatzeko eta irakaslegai bezala pentsatzeko; niri balio behar dit zuen uste, jarrera eta pentsamenduak ikusteko, irakasle legez zuen burua nola ikusten duzuen jakiteko eta, jakina, ea izan behar den moduko ikasle behargina zaren ala beste batek irakurritakoaren kontaketatik haratago ez duzun joan nahi izan.
Lana PDFn bidali eta eskura paperean eman behar didazue datorren otsailaren 22an edo 23an, dagokizunean (23ko aukera denok duzue, baina ez aitzakia). Gutxieneko 450 berbako luzeera (gehienez 800).

Bidalketako gaia/artxiboaren izena:
2. mailako 01 Izen Abizenak
Jakina, 01en ordez 02 idatzita dagokionean eta Izen eta Abizen hitzak zure izen-abizenez ordeztuta.

Artikulua nik irakurrita dudanez, ez didazue kontatu behar zer dioen, horixe hausnarketaren oinarria edo eztabaidagaia ez bada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario