2012-02-08

Lan uztea dela eta...

Hona iritsi bazara, seinale zerbait jakin nahi duzula; orduan, biharko, otsailaren 9ko, lanuztea dela-eta:

   Lanari uzteko arrazoia murrizketen kontra jartzea da; gure kasu zehatzean, EHUn eragin ditzakeen eta eragiten dituen hezkuntza-kalitatearen galeren kontra.

Hezkuntzaz ari garela, zuek irakasle izateko ari zarete formatzen eta nirekin duzuen ikasgaia benetan garrantzitsua dela uste dut. Ni, maila pertsonalean ataka baten aurrean nago: Nire ekintza politikoa aurrera eraman ezarri nahi diren murrizketen kontra eta gure statusaren defentsan aritu Vs. nire betebehar moralari eutsi nire ikasleen formazioan dudan eraginagatik
Orduan:

a ) Datorren astearterako, Interneten aurkitutako lau baliabide interesgarri identifikatuta eta justifikatuta ekarri behar dituzu.
  • Web orri bat.
  • Bideo bat.
  • Dokumentu bat.(Slideshare, Scribd edo antzerako toki batekoa)
  • Argazki bat.
b) Didaktikaren definizioan oraindik ari bazara:
  • Entziklopediak ez dira akademikoak
  • Hiztegiak ez dira akademikoak
  • Hezkuntzan ardaztuta ez dagoen bestelako argitalpen akademikorik ere ez da akademikotzat hartuko. (zoologia, ingenieritza edo literatura)
Gainera:
  • Zure azalpena zuk ulertu behar duzu, ez aurrez irakurritakoa (eta ulertu bakoa) ber formulatu, zer esan nahi duen ulertu gabe.
c) Ez ahaztu klase ordu bakoitzeko ordu bete eta erdiko lana suposatzen zaizuela, aurreko asteko lau orduei aste honetako besteak gehitu beharko zenizkieke zuen lanaren zama pentsatzean. Hobeto ezer ez egitea ganorabakokeria bat egitea baino.

d) Datorren asteartean gelategi/aulario-ko I1 gelan izango da eskola.

e) Ni ikasgelara joango egingo naiz eta gorago azaldutako hori guztiori azalduko diot datorrenari, ikasgaian ez dut aurrera egingo maila formalean.


Ikusten ez zaituedanok, asteburu ona izan

No hay comentarios:

Publicar un comentario